Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez, “bihartik aurrera 12 urtetik gorako Euskadiko biztanleek Osakidetzaren webgunearen bidez lortu ahal izango dute txertaketa-hitzordua. Euskadin 12 eta 15 urte bitarteko 87.000 gaztek baino gehiagok izango dute hitzordua hartzeko aukera bihar goizetik aurrera”.