Covid19 | Datuak egunez egun

Lau erabaki berri, bihartik hasita

Aiurri 2021ko uzt. 22a, 18:07

Bihar indarrean sartuko den araudian lau neurri zehatz txertatu dituzte.

  1. Musukoa: “Transitoa duten hiriguneetan” maskararen erabileraren derrigortasuna iragarri du Urkullu Lehendakariak.
  2. Ostalaritza: Guneak 01:00etarako itxi beharko dira. 
  3. Barneko aforoa: %35era jaitsiko da ostalaritzan eta gizarte eta kultur aretoetan.
  4. Erantzukizuna: Kutsatuen jarraipena errazteko eta berrogeialdiak betetzeko deialdi berezia. Pilaketak saihestea eskatzen da eta autokontrola areagotzeko indar berezia egiteko eskatu dute.

Gizarte mailako ahulezia nabarmendu du Lehendakariak: "Babes neurririk gabeko topaketak gehitzen dira, udan. Ez da beti maskara erabiltzen".

 

DEKRETU BERRIA

Egoera berriaren baitan, LABIren Aholku Batzordeak dekretu berri bat onartu du. Bihar, uztailak 23, jarriko da indarrean, eta indarrean dauden neurriei eusteaz gain, honako erabaki hauek ere hartzen ditu:

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da trantsitua duten hiri-inguruneetan. Gainera, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan nahitaez eta uneoro erabili behar da maskara, barrualdeetan zein terrazetan, salbuespen bakarra elikagaiak edo edariak hartzeko unea da.
  • Gaueko 01: 00etara aurreratzen da merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak ixteko gehieneko ordutegia.
  • Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera % 35era murriztu da lokal eta instalazio guztietarako, ostalaritzarako barne, dagoeneko kontratatuta dauden jardueretarako izan ezik; eta, gainera, murriztu egin da gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako gehieneko pertsona-kopurua.
  • Kutsatze-kasu batek edo kontaktu estuek nahitaez lagundu behar dute kutsatzeen miaketan. Dekretuak konfinatzeko edo berrogeialdia egiteko betebeharra ere ezartzen du, agintarien eta osasun-zerbitzuen jarraibideak betez.
  • Herritarrei, beren autoerantzukizunean oinarrituta, autolimitazio boluntarioa eskatzen zaie, honako neurri hauek aplikatzeko:
    • Gaueko ordu batetik seietarako mugigarritasuna mugatzea;
    • Taldea gehienez ere sei pertsonatara mugatzea.
    • Autokonfinamendua eta autoisolamendu pertsonala, lehen sintomak izan bezain laster; baita osasun-zerbitzuekiko komunikazioa ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!