Donostiako Klasikoaren ordutegiak, eskualdean barrena igarotzean

Aiurri 2021ko uzt. 29a, 08:00

Lehen mailako txirrindulariak bertatik ikusteko aukera dago, datorren uztailaren 31n.

Abiadura azkarrenean aurrikusitako ordutegia. Azkarrago joan daitezke ere, edo mantsoago. Ikusle modura joan nahi duenak hobe du garaiz hurbiltzea.

Antolatzaileek aurrikusitako ordutegia:

  • Alkiza mendatea 14:23.
  • Asteasuko bidegurutzea 14:29.
  • Elbarrena 14:31.
  • Aduna 14:35.
  • Andoain 14:42.
  • Urnieta 14:47.

 

Iturria urnietarra sasoiko iritsiko da lasterketara

Ordiziako Klasikoan fin ibili eta gero, Mikel Iturria aurreko astean ibilbidea aztertzen ibili zen. Peio Goikoetxea taldekideak argazki-sorta igo zuen sarera. Irudian, Iturria Donostian ageri da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!