Covid19 | Datuak egunez egun

Hamar kasu berri Amasa-Villabonan eta launa Andoainen, Urnietan eta Zizurkilen

Aiurri 2021ko abu. 3a, 13:00

Adunan izan ezik, udalerri guztietan kasu berriak agertu dira. Lerroburuan aipatutakoaz gain, kasu bana daude Asteasun eta Laraulen.

Atzo, 9.567 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 907 positiboak izan ziren (%9,5). Lurraldeen arabera: 110 Araban, 476 Bizkaian, 300 Gipuzkoan eta 21 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 63 pertsona ZIUn daude. Atzo baino hiru lagun gehiago daude zainketa berezien unitatean.

HERRIA

ABU 02 ABU03 ABU04 ABU05 ABU06 ABU07

ABU08

ANDOAIN

4            

URNIETA

4            

ZIZURKIL

4            

VILLABONA

10            

ASTEASU

1            

ADUNA

0            

LARRAUL

1            

GIPUZKOA

300          

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!