Covid19 | Datuak egunez egun

Hamaika kasu berri Andoainen, sei Urnietan eta hiru Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko abu. 5a, 12:54

Asteasun eta Zizurkilen kasu berri bana agertu da, atzoko datuen arabera. Positibotasun maila, oraindik orain, oso handia da Euskadi osoan.

Atzo, 9.014 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.102 positiboak izan ziren (%12,2). Lurraldeen arabera: 143 Araban, 608 Bizkaian, 319 Gipuzkoan eta 32 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 61 pertsona ZIUn daude. Ospitaleratzeei buruzko datuak egonkorrak dira, azken egunetan.

HERRIA

ABU 02 ABU03 ABU04 ABU05 ABU06 ABU07

ABU08

ANDOAIN

4 5 11        

URNIETA

4 1 6        

ZIZURKIL

4 4 1        

VILLABONA

10 10 3        

ASTEASU

1 1 1        

ADUNA

0 1 0        

LARRAUL

1 0 0        

GIPUZKOA

300 321 319      

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!