Andoaingo A-15erako sarbidea itxita egongo da asteburuan

Aiurri 2021ko abu. 5a, 12:33

Bazkardo aldean Donostiarako noranzkoan doazen gidariek Lasarte-Oriara jo beharko dute, A-15erako sarbidea itxita egongo baita. Lan horiek ostiralean gaueko 21:00etan hasiko dira, igandeko gauaren 22:00ak arte. Errepideko zorua berritzeko lanak burutuko dira, denbora tarte horretan.

Aldundiak honako oharrak helarazi ditu:

"Halaber, abuztuaren 7ko (larunbata) 21:00etatik abuztuaren 8ko (igandea) 22:00etara itxita egongo dira:

  • N-I errepidearen erdiko erreia eta kanpoko erreia, Irungo noranzkoan.
  • N-I errepidera sartzeko adarra, Andoaingo Gurutze Gorriaren lotunetik, Irungo noranzkoan.
  • N-I errepidetik Andoainerako irteera-adarra (447 b irteera Andoaingo iparraldeko lotunea)
  • N-I eta A-15 errepideen arteko lotura, Urnieta/Hernani aldera joateko.
  • A-15etik N-Irako sarbidea, Bazkardotik Lasarte-Oriara joateko.

N-I errepidetik Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriarako noranzkoan, A-15erako sarbidea itxita egongo baita".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!