Ostalariak pandemia garaiko egoera alderatzen ari dira, eta euren egoera makurragoa dela frogatu ahi izan dute: “Aurreko udan, garai honetan, 02.00h arte lanean ari ginen; orohar, ez zegoen edukiera-murrizketarik, gaueko aisialdirako izan ezik; mahai bakoitzeko pertsona-muga 10 zen; eta barrak irekita zeuden. Uda honetan 01.00k arte ari gera lanean; %35eko edukiera-murrizketarekin; 6 pertsona egon daitezke gehienera mahai bakoitzean; eta barrak itxita daude”. Alegia, aurreko udan baino murrizketa handiagoekin ari direla lanean.
Egoera ekonomikoa onbideratzen ari diren datu makroekonomikoak argitara eman badira ere, ostalaritzaren sektorea enplegua %11 jaitsi da.
Gogor jo dute instituzioen aurka, eta euren esanetan “botere publikoek pandemia gaizki kudeatzearen ondorioak pairatzen ari da ostalaritza”. Gaueko sektore profesionalizatua kontutan hartzea eskatu dute, honako arrazoiak emanez: Kontzentrazioak ekiditen ditu eta talde handiak sakabanatzen ditu; gizalegerik gabeko jarrerak kontrolatzen ditu.
Egoera larria izanik,”2022ko Euskadiko aurrekontuetan aurten bizi ditugun murrizketek paraitzen dituzten sektoreentzako laguntza-funtsa planteatzea” eskatu dute.