Auto-ilara luzeak sortu dira Andoainen eta inguruko errepideetan

Aiurri 2021ko abu. 8a, 21:09

Auto-ilara luzeak sortu dira Nafarroatik datorren A-15 errepidean; N-1 eta Andoain barneko errepideak ere autoz bete dira, horietatik asko kanpotarrak eta oporretatik itzuli direnak. 

Auto gidariek beste errepide batzuk hartu behar izan dituzte A-15erako sarbidea itxi dutela medio. Lan horiek ostiralean gaueko 21:00etan hasi ziren eta igandeko gauaeko 22:00 arte iraungo dute. Errepideko zorua berritzeko lanak burutuko dira, denbora tarte horretan.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!