Baserritarrek Esne Martxa egin dute beren egoera zaila salatu eta produktuaren duintasuna aldarrikatzeko

Aiurri 2021ko abu. 25a, 15:23

Enbak (Euskal Nekazarien Batasuna) eta Enhek (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) sindikatuek argi adierazi dute ezinbestekoa dela esnearen gutxieneko salneurria 0.70 eurotan jartzea.

 

Gaur goizean, dozenaka ibilgailu irten dira Usurbilgo Urbil merkatalgunetik, eta Hernaniko Mercadona eta Lidelen amaitu dute. Esne Martxaren amaieran bi sindikatuetako presidenteek hartu dute hitza: Enhe sindikatutik Garikoitz Nazabalek eta Enbatik Iñaki Goenagak. Biek esne sektorearen eta baserritarren egoera larriaren gainean hitz egin dute. 

Esan bezala, hauen goera larria eta esnearen salmenta prezio baxua salatu dute; gauzak horrela, Enhe eta Enba sindikatuek distribuzio kate guztiei merkatu kuotaren salneurriak egokitzea eskatzen die, honela baserritarren errentagarritasuna bermatzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!