Ikasturtea hastear da, eta LABIk indarrean neurri berriak jarri nahi ditu:
- Ostalaritza: Edukieraren %50ekoa ezartzen da barrukoetan. Zerbitzua, barnealdeetan zein terrazetan, gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai bakoitzeko edo mahai talde bakoitzeko. Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio, barruan zein kanpoan. Arau horiek berak aplikatuko zaizkie joko-lokalei eta txokoei edo elkarte gastronomikoei.
- Baimendutako edukiera: Jarduera guztietan %60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat, muga espezifiko bat aplikatzen den kasuetan izan ezik.
- Ekitaldiak: Edozein motatako gizarte, kultura edo kirol ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango direla barnealdean, eta 800 kanpoan.
- Ordutegia: Indarrean jarraituko du merkataritza, gizarte eta kultura-jarduera guztiak 01:00tan ixteko muga-ordutegia.
- Hondartzak, igerilekuak: Joan-etorrietan eta ibilaldietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen arteko gutxieneko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa denean.