Susana Cencillo eta Koldobika Jauregi kultur sortzaileen SK Efimeroak ikuskizuna

Aiurri 2021ko abu. 31a, 12:04

Susana Cencillo musikariak eta Koldobika Jauregi artistak SK Efimeroak ikuskizuna biziberritu zuten Alkizan, Ur Mara museoan, larunbat ilunabarrean. Bi txandetan errepikatzen ez den perfomancea ikusteko aukera eduki zuten hainbat ikusleek artea, natura eta gizakia lotzen dituen museoan, elkarlanerako espazioa izateko jaio zen gune esperimentalean. Natura oinarritu zuten irudien laguntzaz, Bakardadea izenburuko ikuskizun irudikatzaile eta ludikoa eskaini zuten bi kultur sortzaileek. Biek ere, zenbait kontzeptu aintzat hartuta, bat-batekotasun artistikoari ekin zioten une askotan. Jauregik, ikatza eta karea eskuetan zituela, erromanikoan ohikoa zen mandorlaren figura geometrikoarekin jolastu zuen, lurra eta zerua irudikatzen dituzten bi zirkuluen erdian Jainkoa ez baizik eta gizakia jarri nahian. Cencillok, berriz, Jauregiren bidelagun gisa jardun zuen, haren mugimenduak musikarekin edertuz, eta horretarako bi akordeoi erabiliz, akustikoa eta digitala. Ikuskizunaren zati bat, ikusgai bideoz:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!