Hemen da Martin Ugalde ipuin-lehiaketaren XXV. edizioa

Aiurri 2021ko ira. 3a, 13:31

Orain 100 urte jaio zen Martin Ualde idazle entzutetsua. Hori dela eta, hamaika hitzordu antolatu dituzte hainbat eragilek idazle andoaindarra omentzeko. Tartean, urteroko literatur lehiaketa izanen da, eta azken hori medio ere bada zer ospatu, mende laurden betetzen baitu sariketak. 

Martin Ugalde andoaindarra bazen ere, bere lanak herriko mugak azkar gainditu zituen, egindako lanak euskalgintza osoan eragin nabarmena izateraino. Askorentzat euskal ipuingintza modernoaren aitzindari izan zen. Amu horri egin dio tira Andoaingo Udalak, eta urteroko ohiturari eutsi dio: ipuin lehiaketaren bidez idazlearen izena eta ibilbidea eman nahi du ezagutzera, besteak beste. 

Azken urteotan, batez ere, andoaindarrek hartzen zuten parte. Hala, mugak gainditu nahian, inguruko herrietako haurrei zein nerabeei ere luzatu die Andoaingo Udalak lehiaketan parte hartzeko gonbita. 

Deialdia, Andoain, Aduna, Asteasu, Billabona, Larraul, Urnieta eta Zizurkil herrietako neska-mutilei zuzentzen zaie. Adinari dagokionez, 10etik 17 urte bitartekoek aurkez ditzakete beraien lanak. Lan horiek bakarka egin eta aurkeztu beharko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!