Gabirondo irabazle eta Henriksen hirugarren, Gipuzkoako Sega Sail txapelketan

Aiurri 2021ko ira. 7a, 10:30

Julen Gabirondo urnietarrak honezkero komeriak edukiko ditu etxean gordetzeko azken aldian eskuratzen ari den txapel mordoa. Azkenekoa Aizarnan jantzi du, igandean hain zuzen, Gipuzkoako Sega Sail txapelketan. Gizonezkoek 1.000 karratuko belar saila ebaki behar izan zuten. Hona azken sailkapena: 1.- Julen Gabirondo (35:09); 2.- Mikel Lizartza (38:40);  3.- Iñigo Merkader (38:45); 4.- Jon Otegi (43:12). Emakumezkoei 400 metro karratuko saila ebakitzea egokitu zitzaien, eta Henriksen andoaindarra hirugarren geratu zen. Hona azken sailkapena: 1.- Alaitz Imaz (23:31); 2.- Ainara Otamendi (27:07); 3.- Malou Henriksen (28:10). Sega munduari berrikuntzak eta erakargarritasuna ezarri nahian sortutako txapelketa da Sega Sail izenekoa; azkartasuna eta txukuntasuna neurtzen ditu txapelketa berri honek, eta belarra pisatu beharrik ez dago. Euskal Herriko Pentatloiaren II. kanporaketa da Gabirondoren hurrengo hitzordua Azpeitiako zezen plazan, datorren larunbatean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!