Euskal Sagardoaren 2021eko uztaren azalpena Unai Agirre eta Amaia Zubeldiaren ahotan

Aiurri 2021ko ira. 8a, 11:25

Gonbidatuek 24 sagar nagusiekiko 2 dastatzeko aukera eduki zuten atzo, aurtengo uztaren nondik norakoak jakiteko: Aritza sagarra eta Geza-miña motak dastatu dituzte. Horrez gain, aurtengo muztio egin berria ere dastatu zuten. 

Esanak esan, 5 milioi kilo sagar biltzea aurreikusten da Euskal Sagardora bideratutako sagastietan. Esan beharra dago, datu benetan onak dira sagardogileentzako iazko datuak ikusita. Aintzat edukitzeko, Euskal Sagardoaren barruan 250 sagargile daude gaur egun, eta 480 hektarea inguru sagasti. Sagar hau guztia Jatorri Deiturako 48 sagardotegietara eramaten dituzte, Euskal Sagardoa ekoizteko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!