Otaegi zizurkildarrak eta Gabirondo urnietarrak Pentatloiko finalerako txartela lortu zuten

Xabier Lasa 2021ko ira. 13a, 10:43
Joseba Otaegi lasterka (Uztarria aldizkaria)

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Joseba Otaegi, Iñaki Errazkin, Aritz Irazabal, Julen Gabirondo eta Kepa Peñagarikano sailkatu ziren Euskal Herriko Pentatloiko finalerako, Azpeitian larunbatean jokatu zen finalerdian. Aiztondo eta Buruntzaldeko bi eskualdetako kirolariei dagokionez, Joseba Otaegi zizurkildarra bigarren sailkatu zen, berriro ere egundoko erakustaldia eginez. Julen Gabirondo urnietarrak ere finalerako txartela lortu zuen, nahiz eta indarrez nahiko juxtu ibili izanaren itxura eman. Seikoteak finala irailaren 25ean jokatuko du, 22:00etan hasita. Uztarria aldizkarirako Mailo Oiarzabal kazetariak idatzitako kronika, irakurgai dago. Saio osoa ikusgai, berriz, EITB nahieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!