Ostiral eta larunbatean, Stock azoka izango da Villabona eta Zizurkilen

Aiurri 2021ko ira. 14a, 12:09

Lehenengo edizioak arrakasta handia izan ondoren, bigarrenarekin jarraituko dute Oria merkatari elkarteko kideek. 

 

Bigarren edizio honetan 18 saltoki parte hartuko dute eta euren produktuak prezio merkean jarriko dituzte bide publikoan, denda aurrean. Mota guztietako saltokiak aurkituko dira:  moda, osagarriak, oinetakoak, kirolak, etxea, mertzeria, bitxitegia, optika...

"Saltoki txikiek gure herriari ematen dioten bizitasuna begi bistakoa da. Bertan erostea hurbileko merkataritzari eta udalerriari laguntzea da. Anima zaitez asteburu honetan Villabona-Zizurkilera etortzera, ezagutzera, bazkaltzera, erostera, gozatzera!"

PARTE HARTZAILEAK (IRAILEKO STOCK AZOKA) HELBIDEA
Boutique MP BERRIA 14
Eizmendi Kirolak BERRIA 19
Villabona Optika Audiologia BERRIA 23
Zubimuxu BERRIA 30
Galerias MJ BERRIA 33
Garazi Loradenda Ernio Bidea, 1
Amane Erniobea Kalea, 5
Duna oinetako eta osagarriak Erniobea Kalea, 6
Albizu kirolak NAGUSIA 2
Garintza mertzeria NAGUSIA 2
Ugalde oinetakoak NAGUSIA 23
Joyeria CID NAGUSIA 26
Kaori Faktoria NAGUSIA 26
Ane boutique NAGUSIA 29
Basajaun Liburu denda NAGUSIA 29
Gema loradenda NAGUSIA 30
Tinta inprimategia NAGUSIA 31
Titare NAGUSIA 49
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!