Hauexek dira xehetasunak:
“Aiurri” taldeko partaideen artean, aste bakoitzeko, Arruti gozotegiko opari gozoa zozkatuko da. Kaxaren irabazlea “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak.
Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez.
Astelehenero irabazlearen berri emango da. Berez, bi izen aterako dira. Lehenengoak 48 orduko epean erantzuten ez badu, bigarrenak jasoko du oparia.
Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Iaz Aiurrik bat egin nahi izan zuen sagardotegien sektorearekin, pandemiak bigarren urtez zuzenean kaltetu baitu. Udaberrian Aspillako otarrak zozkatu ziren, eta oraingoan Arruti gozotegiko opari-kutxa zozkatuko da.
Irailak 27-Urriak 3 asteko zozketaren irabazleak urriaren 4ko astean jasoko du saria. Prozedura berdina izango da hurrengo 10 asteetan
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.
Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.
Egunean Behin, lehiaketa orokorraren informazio guztia
Datorren astelehenean, irailak 27, hasiko da Egunean Behin jokoaren 8. denboraldia: "Asteroko 60.000 lagunen partaidetza, eta telebistako zuzeneko aldibereko 20.000 jokalariena berriz lortzea dugu helburu denboraldi honetan. 8. denboraldia abenduaren 12an amaituko da, eta data horretatik Gabonak bitartean, zuzeneko telebistako final hori egingo da. Uztailean egin zenaren antzekoa izan liteke, baina detaileak hurrengo aste hauetan finduko dira".