Etxezarreta bigarren sailkatu zen Quebrantahuesos proban

Aiurri 2021ko ira. 24a, 09:00

Jokin Lizeaga urnietarrak maila bikaina erakutsi zuen, eta aurrealdean ibili zen proba osoan.

Leire Etxezarreta Aiertza andoaindarrak balentria egin zuen Quebrantahuesos proba ospetsuan, bigarren sailkatu baitzen. Txirrinduzaleentzat estatu mailan dagoen proba ezagunena eta gogorrenetakoa da. 200 kilometroko ibilbidean Piriniotako lau mendate kateatzen baitira: Somport, Marie Blanque, Portalet eta Hoz de Jaca. 3.875 metroko malda metatua, denera. 4.800 txirrindulariek emana zuten izena, baina euria dela eta soilik 1.900 animatu ziren lasterketan parte hartzera.

Emakumezkoen podiuma:

1. Amaia Urkidi (07:05:36).

2. Leire Etxezarreta (07:13:19).

3. Miren Josune Bikuña (07:24:04).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!