Auto ilara luzeak sortu dira Andoaingo A-15 eta N-1 errepideetan

Aiurri 2021ko ira. 27a, 09:32

Argazkia: Social Drive

Auto ilara luzeak sortu dira A-15 eta N-1 errepideetan, Bazkardoko biribilgunean hiru autoen arteko istripu bat jazo ostean. Goizeko lehen orduan gertatu da istripua, baina, oraindik, auto-pilaketa handiak ikusten dira, beraz, gidariak Andoainen sartu dira geldiuneak ekiditeko. Gauzak horrela, Andoainen ere auto ilarak sortzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!