Joseba Otaegi eta Julen Gabirondo Izeta VI.aren atzetik, Azpeitian finalean

Aiurri 2021ko ira. 27a, 11:23

Bi finalean Azpeitian aritu ziren kirolariak (argazkia: Uztarria)

Joseba Otaegi zizurkildarra eta Julen Gabirondo urnietarra bikain aritu ziren Euskal Herriko pentatloiko finalean Azpeitian. Biek ere Xabier Zalduak iaz ezarri zuen pentatloiko marka (36:06) ondu zuten arren, ezin izan zioten aurre egin Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak erakutsi zuen nagusitasunari.

Finalaren kronika zabala eta argazki sorta Anartz Izagirreren eskutik, Uztarria aldizkarian.

Hona IV. Euskal Pentatloi sariko azken sailkapena, gizonezkoetan:

(Bost proba: harria, 25 jasoaldi; giza proban, bi plaza; aizkoran, hiru kanaerdiko ebaki; txingekin, sei plaza; lasterka, 30 buelta, hiru kilometro).

1.- Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a (33:29).

2.- Joseba Otaegi (35:08).

3.- Julen Gabirondo (35:42).

4.- Iñaki Errazkin (37:45).

5.- Kepa Peñagarikano (38:25)

6.- Aritz Irazabal (39:03).

 

Emakumeak, lehen txanda

Bestalde, emakumezkoen mailan lehen aldiz jokatu zen finala jokatu zen larunbat gauean, eta Karmele Gisasola Zelai III izen zen irabazlea. Emakumezkoetan:

(Bost proba: harria, hamabost jasoaldi; giza proban, plaza bat; aizkoran, bi 36 ontzako enbor; txingekin, lau plaza; lasterka, hamabost buelta, kilometro eta erdi).

1.- Karmele Gisasola Zelai III. (18:57).

2.- Lucia Orbe (20:48).

3.- Garazi Arrutik (25:31).

ETB1k zuzenean eskaini zuen kirol proba.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!