Igande honetan jokatuko den Igantziko II. Mendi duatloiarekin abian jarriko da denboraldi berria. Iaz, COVID-19a dela eta, hainbat proba bertan behera geratu ziren. Amasakoa, esaterako, azken ordura arte zain egon ziren baina azkenean ez zen lasterketarik egin.
Aurtengo edizioaren egutegian hamar proba aurrikusten dira, eta amaiera aldeko bi Beterri-Aiztondon jokatuko dira. Lehena Amasan, urriaren 23an. Eta bigarrena, eta aurtengo txapelketari amaiera emango diona, Adunan izango da. Azken hori azaroaren 13an izango da.