"Ezkide" lehiakidea izan da, beraz, Arruti gozotegiko lehen sariaren irabazlea. 97. postuan sailkatu da "Aiurri" taldean, aste osoko partidak jokatu eta gero.
Gaurkoan hasita martxan dago lehiaketaren bigarren astea. Gogoan izan saria eskuratzeko baldintza dela aste osoko partidak jokatzea. Irabazlea zozketa bidez egiten da.
Lehiaketari erreparatuta, Aiurriko taldeko lehen hirurak "Gatxet", "Eguzki" eta "Aaa" izan dira. Hirurak ere oso puntuazio maila handiarekin.