Euskadin osasun-larrialdiko egoera desaktibatuta, desegin egin da Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendaritzan eta koordinazioan Lehendakariari laguntzeko izendatutako Aholku Batzordea. Hala ere, Lehendakariak adierazi du egoera egunez egun ebaluatzen eta aztertzen jarraituko dela.
Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI)
Iñigo Urkullu Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bileran izan dira, halaber: Josu Erkoreka, lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua; Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua; Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; José Luis Quintas, Osasun sailburuordea; Rosa Pérez, Osakidetzako zuzendari nagusia; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak; Gorka Urtaran (Eudeleko presidentea), Juan Mari Aburto eta Eneko Goia alkateak; Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria; eta Jonan Fernández, Covid-19aren Batzorde Teknikoko Koordinatzailea.