Egunean Behin 2021

Ezkide Oteiza, lehen saritua

"Egunean Behin" lehiaketaren 8. denboraldia abiatu da, eta "Aiurri" taldean ehunka lagun murgildu dira eguneroko jokoan. Parte hartzaileen artean zozketa egin eta gero, lehen irabazlea Ezkide Oteiza Larrea izan da. Zorionak! 

Asteartean Arruti gozotegiak eskainitako sari gozoa jaso zuen. Lehiaketaren aste berria martxan da, beraz, aiurrikide guztiei animoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!