Nekazal makineriaren ikuspen tekniko egiteko aukera

Aiurri 2021ko urr. 8a, 10:17

Aurtengo nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko aukeraizango da eskualdeko hainbat herritan. Puntu hauetan ikuskapen unitate mobila egongo da eta bertako zein inguruko herrietako baserritarrentzat izango da. Pertsona guztientzat aukera egon dadin, gertuen geratzen den puntura agertzea gomendatzen da. 

Txanda eskatzeko Irungo ITV-ra deitu behar da. Horretarako, 943626300 zenbakira deitu eta ordua eskatzearekin nahikoa izango da. Ordainketa ikuskapenaren egunean izango da, esku dirutan. Nekazal makineriarentzako soilik izango da eta makineria bakoitzeko 41,88 euro ordaindu beharko da. 

  • Asteasu: Urriak 15, ostirala. Sutxard pabeloiean
  • Zizurkil eta Villabona: Urriak 27, asteazkena. Txermingo kamioi aparkalekuan 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!