Ikusbera haur aldizkaria etxean jasoko dute Aiurriko harpidedunek, datozen egunetan

Aiurri 2021ko urr. 13a, 20:21

Ikusbera haur aldizkariaren zenbaki berria "Udazkena", izenburu horren pean argitara eman da Ikusbera haur aldizkariaren 36. zenbakia.

Aiurriko harpidedunek etxean jasoko dute, datozen egunetan. Ohikoan bezala, aldizkariaren bitartez jolastu, ikasi eta pentsatzeko aukera izango dute. Aiurrik sustatzen duen haur aldizkariaren zabalkundea handituz doa, gainera. Aiurrirekin ez ezik, beste hainbat tokiko hedabideekin ere zabaltzen baita. Besteak beste, Baleike, Pil-pilean, Uztarria, Karkara eta Maxixatzenekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!