Bularreko minbiziaren aurkako eguna

Aiurri 2021ko urr. 19a, 12:29

Gaur, Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak “Batzen gaituzten loturak” proiektua aurkeztu du Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Ekimen honen helburua minbizia duten pertsonak hainbat gizarteeragilerekin elkartzea da. Hori lortzeko, urriaren 14an gauzatu zen minbizia dutenen eta komunikabideen arteko lehen lotura. Proiektuaren lehen topaketan; minbiziak jotakoak eta kazetariak mahai baten inguruan eseri ziren eta bertan, komunikabideetan minbizia nola komunikatzen den eta komunikabideetan erakusten den gaixotasunaren errealitateari buruz hausnartu zuten. Gainera, pazienteek minbiziari buruz komunikabideetan duten ikuspegia adierazi zuten. Horretarako, Topaketa Word Café metodologia erabili eta bi mahai ingurutan bildu ziren. Alde  batetik, kaltetuak eta, bestetik, kazetariak. Mahai inguru horietan  bi galdera izan zituzten ardatz.

Komunikabideetan minbizia nola komunikatzen denaren inguruko galderan, kaltetu gehienak ez direla identifikatuta sentitzen egiaztatu zen, eta hori aldatzeko, errealitatera apur bat gehiago hurbiltzera animatu nahi dituzte komunikazioaren arloko profesionalak. Erabilitako terminologiari dagokionez, pertzepzioa da publizitate-kanpainetan eta komunikabideetan erabiltzen den hizkuntza,  "belikoa" izan daitekeela aipatzen zuten. “Borroka” edo “bataila” bezalako hitzak komunikazioan asko erabiltzen direla azaldu dute, eta, adierazi, ez direla egokienak kaltetuek gaixotasuna nola jorratzen duten islatzeko eta integratzeko.

Bigarren galderari dagokionez, hedabideetan minbiziaren zer errealitate agertzen denaren inguruan aritu ziren hitz egiten. Galdera honetan, mezu argia azaldu nahi zuten: gaixotasunak pazienteei ez ezik, haien inguruko pertsonei ere eragiten diela; senideei, adingabeei, zaintzaileei...

Jardunaldiari amaiera emateko, parte-hartzaileek oso eskertuta sentitu ziren tokiko komunikabideen aldetik jasotzen duten tratu onagatik, eta gaixotasunaren errealitate zabalagoa erakustera animatu zituzte. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!