Covid19 | Datuak egunez egun

Intzidentzia-tasa areagotuz doa Urnietan, 14 kasu berrirekin

Aiurri 2021ko urr. 25a, 13:10

Intzidentzia-tasa metatuta 434,85ekoa zen aurreko astean eta gaurko boletinean 595,91koa da. Gipuzkoako intzidentzia-tasa handiena du, eta Euskadiko bigarrena. 14 kasu berri agertu dira azken astean, eta aurrekoan 23 izan dira. 37 kasurekin, Urnietak agerraldi berria bizi duela esan daiteke. 

Urriaren 14an 4 kasu positibo agertu zirenetik, ez da etenaldirik izan.  Urriaren 15ean 6, 16an 8, 17an 4, 18an 3, 19an 4, 20an 1, 21ean 1, 22an 3, 23an 0 eta 24an 2.

Andoainen eta Amasa-Villabonan aste batetik bestera kasu positiboak biderkatu egin dira eta horrek ekarri du intzidentzia-tasa berdetik horira igarotzea. Gipuzkoa osoan ere igotzen ari da intzidentzia-tasa metatua.

Ospitaleetan 81 lagun daude, egun. Aurreko astean 48 ziren. UCI-ZIUtako okupazioa 26tik 24ra jaitsi da, eta hildakoen kopurua berdina da. Azken bi asteetan, asteko 15 lagun hil dira koronabirusagatik.

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Andoain: 8 kasu, aurreko astean 2.
  • Zizurkil: 2 kasu, aurreko astean bezala.
  • Asteasu: 0 kasu azken bi asteetan.
  • Aduna: 0 kasu azken bi asteetan.
  • Larraul: 0 kasu azken bi asteetan.
  • Amasa-Villabona: 4 kasu, aurreko astean 0 kasu. 
  • Urnieta: 14 kasu , aurreko astean 23 kasu.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Urnieta: 595,91 (gorriz), aurreko astean 434,85 (gorriz).
  • Amasa-Villabona: 67,60 (horiz), aurreko astean 33,80 (berdea). 
  • Andoain: 66,72 (horiz), aurreko astean 33,36 (berdea). 
  • Gipuzkoa 93,14 (horia), aurreko astean 73,15 (horia).

Adierazle nagusiak

Egoerak okerrera egin du, azken bi asteetakoak alderatzen jarrita. Zainketa berezien unitatean kopurua beretsua da, baina hilkortasunean aldaketa eman da. Aurreko boletinean 6 pertsonen heriotzaren berri ematen zen. Oraingoan, 15.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!