Erremontea

Loitegi-Barrenetxea eta Ansa-Martirena bikoteak, Azpeitiko Txapelketako finalistak

Aiurri 2021ko urr. 26a, 11:04

Loitegi eta Ansa urnietarrak elkarren aurka arituko dira Azpeitin larunbatean. Norgehiagoka polita ikustea espero da, bikoteak maila onean jokatzen ari baitira txapelketa. 

Larunbatean finalerako txartela lortzeko bi norgehiagoka jokatu ziren. Lehenengoa Loitegik-Barrenetxea eta Urrutia-Larrañaga bikoteen artekoa izan zen. Hernaniarrak eta urnietarrak nahiko erraz irabazi zuten (40-29), eta maila handia erakutsi zuten finalera begira.
 
Bigarren partida, Ansa-Martirena eta Urriza-Labakaren artekoa izan zen. Urnietarrak 32 tanto egitea nahikoa zuen finalerako txartela eskuratzeko, baina partidu hau ere irabazi zuen Martirena bikotearekin batera (35-40).
 
Datorren larunbatean 3. eta 4. postuaren bila irtengo dira Goikoetxea eta Zubiri, Urrutia-Larrañagaren bikotearen aurka. Horrez gain, bi urnietarrak elkarren aurka arituko dira emozioz beteriko finalean. Ez hori bakarrik, antolatzaileek adierazi dute hamar kamixeta eta bi zesta zozketatuko direla.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!