Covid19 | Datuak egunez egun

Intzidentzia-tasa areagotuz doa Euskadin, eskualdean egoera egonkor samarra den bitartean

Urnietan azken astean kasu bakarra eman da, eta eremu gorritik irten da. Gainerako udalerrietan egoera antzerakoa da. Gipuzkoako egoera okertuz doa, astez aste. Ospitaleratzeen eta zainketa berezien unitateko okupazioa handituz doa.

 

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Andoain: 2, eta aurreko bi asteetan 10.
  • Zizurkil: Kasu 1, eta aurreko bi asteetan 4.
  • Asteasu: 0 kasu azken hiru asteetan.
  • Aduna: 0 kasu azken hiru asteetan.
  • Larraul: 0 kasu azken hiru asteetan.
  • Amasa-Villabona: 4 kasu, aurreko astean bezala. 
  • Urnieta: Kasu 1 , aurreko astean 37 kasu batu ondoren.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Urnieta: 241,88 (horiz). Aurreko asteetan: 595,91 (gorriz), 434,85 (gorriz).
  • Amasa-Villabona: 135,20 (horiz). Aurreko asteetan: 67,60 (horiz), 33,80 (berdea). 
  • Andoain: 66,72 (horiz). Aurreko asteetan: 66,72 (horiz), 33,36 (berdea). 
  • Gipuzkoa 116,45 (horiz). Aurreko asteetan: 93,14 (horia), 73,15 (horia).

Adierazle nagusiak

Egoerak okerrera egin du, azken asteetakoak alderatzen jarrita. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!