Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positiboen igoera Gipuzkoan eta Beterri-Aiztondon

Aiurri 2021ko aza. 8a, 12:45

Urnietan egoera beherantz doan bezala, gainerako herrietakoa eta Gipuzkoa goranzkoa da. Ospitaleratzeetan eta zainketa berezien unitatean egoera egonkorra da, baina ez da kopurua jaisten.

 

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Andoain: 10, eta aurreko astean 2.
  • Zizurkil: Kasu 6, eta aurreko bi astean 1.
  • Asteasu: 3 kasu, eta azken astean 0.
  • Aduna: 0 kasu azken lau asteetan.
  • Larraul: Kasu 1, eta aurreko astean 0.
  • Amasa-Villabona: 8 kasu, aurreko astean 4. 
  • Urnieta: Kasu 3 , aurreko astean kasu 1.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Urnieta: 64,42 (horia). Aurreko asteetan: 241,88 (horiz), 595,91 (gorriz), 434,85 (gorriz).
  • Amasa-Villabona: 202,81 (laranja). Aurreko asteetan: 135,20 (horiz), 67,60 (horiz), 33,80 (berdea). 
  • Andoain: 80,06. Aurreko asteetan: 66,72 (horiz), 66,72 (horiz), 33,36 (berdea). 
  • Gipuzkoa 174,33 (horiz). Aurreko asteetan: 116,45 (horiz), 93,14 (horia), 73,15 (horia).

Adierazle nagusiak

Egoerak okerrera egiten darrai, azken asteetakoak alderatzen jarrita.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!