"Haurren aurrean helduok heldu" proiektuaren aurkezpena egin du Euskaltzaleen Topaguneak

Aiurri 2021ko aza. 9a, 13:46

“Haurren aurrean helduok heldu” ekimena jarri du martxan Euskaltzaleen Topaguneak, Euskarak 365 egun lan ildoaren barnean. Herritarren arteko mintzapraktika izango da, eta hizkuntza-ohituretan eragitea du xede azaroaren 22an hasi eta abenduaren 5ean amaituko den egitasmoak. Aiztondoko zenbait herrik parte hartuko dute, eskualde mailan.  Nondik norakoak azaldu dituzte antolatzaileek prentsaurrekoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!