ETB2ko Historias a bocados saioa Goiburu auzoko bizilagunekin

Aiurri 2021ko aza. 12a, 14:08

Henriksenek ArgiƱano segarekin lanean jarriko du (Iturria: ETB)

ETB2ko Historias a bocados saioak Andoaingo Goiburu auzoan egindako grabazioa igandean emitituko dute, 20:00etatik aurrera. Bertan, Joseba Argiñano aurkezleak Txertueta jatetxeko Joseba Jauregiri, Malou Henriksen segalariari eta Oroimena landetxeko Patricia Arrillagari egingo die bisita. Bierekin eta txirlekin lagundutako arroza prestatuko du Jauregik; espezieekin marinatutako izokina Henriksenek; eta, txuletoia eta aingura pintxoak Arrillagak. Bestalde, ETB2ko saioak Larraulgo bizilagunekin egindako grabazioa urriaren 24an emititu zuten.

 

Honako bideoa zabaldu du ETBk, igandeko saioa iragarriz:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!