Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusirako sarrerak zozketatuko ditu Aiurrik

Aiurri 2021eko azaroaren 15a

Lehiaketa Bilboko Arena Miribilla aretoan izango da eta gizonezkoek zein emakumezkoek parte hartuko dute. Eskualdean Jon Irazu zizurkildarrak parte hartuko du. Aiurrik 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. 

Txapelketa azaroaren 21an izango da eta, bertan, 9 aizkolarik hartuko dute parte, sei gizon eta hiru emakumek. 

Gizonezkoak:

Mikel Larrañaga (Azpeitia)

Eneko Otaño (Beizama)

Iker Vicente  (Otsagabia)

Aitzol Atutxa (Atutxa II) (Dima)

Julen Alberdi (TXIKIA IV) (Azkoitia)

Jon Irazu (Zizurkil)

Emakumezkoak:

Karmele Gisasola ZELAI III (Mallabia)

Maika Ariztegi (Ituren)

Uxue Ansorregi(Mendaro)

Zozketan parte hartzeko, bidali mezu bat 619 16 35 37 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat diseinua@aiurri.eus posta elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!