Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positiboak nabarmen handitu dira Andoainen eta Asteasun, eta intzidentzia-tasa bikoiztu egin da Gipuzkoan

Aiurri 2021ko aza. 15a, 12:45

Kurba gorantz doa, lurraldekako intzidentzia-tasaren grafikoari erreparatuta. Iturria: EJ.

Intzidentzia-tasa biderkatu egin da Andoainen, Urnietan eta Gipuzkoan oro har. Positiboei dagokionez, Asteasun 19 kasu agertu dira eta Andoainen 14. Urnietan, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen 5na.

 

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Asteasu: 19 kasu. Aurreko astean 3 kasu, eta duela bi aste 0.
  • Andoain: 14 kasu. Aurreko astean 10, eta duela bi aste 2.
  • Urnieta: 5 kasu. Aurreko astean 3 kasu, eta duela bi aste 1.
  • Amasa-Villabona: 5 kasu. Aurreko astean 8 kasu, eta duela bi aste 4. 
  • Zizurkil: 5 kasu. Aurreko astean 6, eta duela bi aste 1.
  • Aduna: 0 kasu azken bost asteetan.
  • Larraul: 0 kasu. Azken bost asteetan kasu bakarra agertu da.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Urnieta: 128,85 (horia). Aurreko asteetan: 64,42 (horia), 241,88 (horiz), 595,91 (gorriz), 434,85 (gorriz).
  • Amasa-Villabona: 219,71 (laranja). Aurreko asteetan: 202,81 (laranja), 135,20 (horiz), 67,60 (horiz), 33,80 (berdea). 
  • Andoain: 160,13. Aurreko asteetan: 80,06 (horiz), 66,72 (horiz), 66,72 (horiz), 33,36 (berdea). 
  • Gipuzkoa 308,55. Aurreko asteetan: 174,33 (horiz), 116,45 (horiz), 93,14 (horia), 73,15 (horia).

Adierazle nagusiak

Egoerak okerrera egiten darrai, azken asteetakoak alderatzen jarrita.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!