Azkar batean, neurri hauek iragarri ditu 150eko intzdentzia-tasa metatutik gora dauden udalerrietan:
- Prebentzio neurriak bermatu ezin diren jarduerak eta ekitaldiak etetea. Bereziki jana eta edana tartean dagoenean. Udalengan geratuko da hori bermatzea.
- Pilaketak eta kontzentrazioak saihesteko neurriak indartzea. Bestak beste, bide korredoreak sortzea kutsatze-arriskua saihesteko, elikagaiak eta edateko guneak mugatzea eta ahal dela jarduerak kalean egitea. Agindu hau ere udalen esku geratuko da.
- Auzitegi Nagusiari jatetxeetan eta gaueko aisialdian sartzeko Covid-19 ziurtagiria exijitzeko baimena eskatzea.
Informazioa aregotuko dute
Bestalde, garapen epidemiologikoaren informazioa areagotuko dutela iragarri du. Aurrerantzean astean bitan emango dituzte datuak. Astelehenero eta ostegunero, udal agintariek jarraipen zehatzagoa izan dezaten.
Eskualdeko egoera, atzoko boletinaren arabera
- Asteasu: 19 kasu. Aurreko astean 3 kasu, eta duela bi aste 0.
- Andoain: 14 kasu. Aurreko astean 10, eta duela bi aste 2.
- Urnieta: 5 kasu. Aurreko astean 3 kasu, eta duela bi aste 1.
- Amasa-Villabona: 5 kasu. Aurreko astean 8 kasu, eta duela bi aste 4.
- Zizurkil: 5 kasu. Aurreko astean 6, eta duela bi aste 1.
- Aduna: 0 kasu azken bost asteetan.
- Larraul: 0 kasu. Azken bost asteetan kasu bakarra agertu da.
Intzidentzia-tasa metatuta
- Urnieta: 128,85 (horia). Aurreko asteetan: 64,42 (horia), 241,88 (horiz), 595,91 (gorriz), 434,85 (gorriz).
- Amasa-Villabona: 219,71 (laranja). Aurreko asteetan: 202,81 (laranja), 135,20 (horiz), 67,60 (horiz), 33,80 (berdea).
- Andoain: 160,13. Aurreko asteetan: 80,06 (horiz), 66,72 (horiz), 66,72 (horiz), 33,36 (berdea).
- Gipuzkoa 308,55. Aurreko asteetan: 174,33 (horiz), 116,45 (horiz), 93,14 (horia), 73,15 (horia).
Neurri berriak Amasa-Villabonan eta Andoainen ezarriko beharko lirateke, behin ofizial egiten denean. Bi udalerrien intzidentzia-tasa 150etik gorakoa baita