Xexili astea ospatuko da Eskualdean

Irune Alfonso 2021ko aza. 16a, 12:54

Xixili egunaren harira, Xixili astea ospatuko da eskualdeko hainbat herritan. Astea aurkezteko Loatzo musika eskolako Ainhoa Elizondo zuzendariak hitza hartu du eta egun horietan egingo diren emanaldiak aipatu ditu. Azaroaren 22tik 26ra ospatuko da astea, egunero emanaldi batekin, parte hartuko duten herriak; Anoeta, Amasa-Villabona, Zizurkil, Ibarra, Irura, Alegia, Aduna eta Altzo izango dira. Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:30tan izango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!