Buruntzaldea Igeriketa Taldekoak Allurralden izango dira Neguko Ligako 3. jardunaldian

Aiurri 2021ko aza. 17a, 12:52

Larunbat honetan, arratsaldeko 15:30an hasita, Buruntzaldeako igerilariak Andoaingo Allurralden izango dira, Neguko Ligako 3. jardunaldian lehian. 

Lehiaketa arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta infantil, junior eta absolutuek ondorengo probetan lehiatu beharko dute: 4x50 metro estilo librean, 400 metro librean, 50 metro bular, 100 metro tximeleta, 200 metro bizkar, 200 metro lau estiloetan, 100 metro librea, 50 metro bizkar, 200 metro tximeleta eta 4x50 metro lau estiloetan.
 
Azken lehiaketetan maila handia erakusten ari dira igeriketa taldeko kideak, tartean, andoaindarrak eta urnietarrak. Hainbat igerilarik euren marka pertsonala gainditzea dute xede. Hala ere, nabarmendu beharra dago, azken hilabeteetan ezustekoa eman eta podiuma lortu dutenak ere. 
 
Oharra: Txapelketa dela medio, igerilekua itxita egongo da erabiltzaile guztientzat azaroaren 20an, larunbata, 14:00etatik 20:00etara.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!