Amurrio eta Donostia lotuko ditu 22. KORRIKAk

Aiurri 2021ko aza. 17a, 13:04

"HITZEKIN" lelopean, badator KORRIKA! Iragan urtean, pandemia medio, huts egin behar izan bazuen ere, hurrengo urtean kalera ateratzeko deia luzatu du AEK-k: martxoaren 31n ekingo zaio Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Hamaika egun izango dira guztira, eta 2500 km inguru zeharkatuko ditu , Euskal Herri osoan barrena, euskararen aldeko lasterketaldi erraldoiak, euskara hitzetik ekintzara eramateko asmoz.

"Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntz abaten komunitatea", adierazi du Aitziber Balanzategi AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak, gaur goizean egindako prentsa agerraldian, "ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea".  Hori horrela, KORRIKAk jaiotzetik izan dituen bi xedeei irmoki eusten diela azaldu du Alizia Iribarren AEKren kooordinatzaile nagusiak. Batetik, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea, eta, bestetik, euskaltegien eguneroko lana gauzatu haal izateko dirua biltzea: "Pandemiak errotik ezabatu du euskara plazatik zein askoren bizitzatik; eta, bereaz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu KORRIKAk dakarren euskararen aldeko uholdea berreksuratzea". 

Erakundeak hala erabakita, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira edizio honetako omenduak,  "beren 34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako", gehitu du Balanzategik. Horrenbestez, 2022. urteko udaberrian, kalera aterako dira euskaltzaleak, euskararen lekukoak eskuz esku iraun dezan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!