[BABESTUTAKO EDUKIA]

Osakin osasun zentroa Andoainen eta Amasa-Villabonan

Aiztondo bailaran zerbitzu berriak eskaintzeko egitasmoa aurkeztu du Osakin lan taldeak. Esperientzia handiko profesionalak dira eta filosofia argia eta zehatzarekin hasi dira lanean

Andoainen esperientzia handia duzue eta Amasa-Villabonan zentro berria zabaldu duzue. Zein zerbitzu eskainiko dituzue?

Villabonan, Andoainen orain artean eskainitako zerbitzuez gain, nutrizioa, fisioterapia eta podologia zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Jendea maiz ondoezik dagoenean hurbiltzen da zuengana, baina hobe prebentzioz jokatzea ezta?

Bai, halaxe da. Gure lan filosofiak honela dio, bereziki fisioterapia zein podologiari dagokionez prebentzioarekin jokatu behar da beti. Izan ere, orokorrean, mina daukagunean joaten gara horrelako zerbitzuetara. Mina jasateko ohitura izaten dugulako. Lesioak eta gaixotasunak saihestu nahi ditugu, edo behintzat, larritasunera ez iristea bermatu. Horregatik, gure lan taldearen filosofia diziplina anitzeko taldean lan egitea da. Adibide bat jartze arren, nutrizioan paziente bat badugu eta fisioan ere paziente bera badago, bi esparru eta bi arlotako komunikazioa egongo da eta profesional ezberdinez osatutako tratamendu terapeutikoa osatuko dugu. 

Nutrizioari arreta berezia eskaintzen diozue? Zertan datza zerbitzua? 

Guk ez dugu mirarizko dietetan eta piluletan sinesten. Zer gertatzen da? Gaur egun dieta hitzak duen esanahia oso errestriktibo edo murriztailea da, eta sarritan nahiz eta honen definizioa “gure egunerokotasunean jaten dugun hori den dieta” ez da zentzu honekin praktikan ipintzen. 

Elikadura ohitura aldaketa batzuk proposatzen ditugu honenbestez, eta horretan ezberdintzen da gure zerbitzua. Filosofia aldaketa horretan eta pertsonalizazioan. 

Nutrizioarekin batera, fisioterapia da lantzen duzuen beste alor garrantzitsuenetariko bat. Zertan datza zerbitzuak?

Gure fisioterapeuta zerbitzuen barnean, eskuzko terapia, ziztada lehorra, elektroakupuntura, bendaje neuromuskularra, kirol fisioterapia, muskulu kateak, fibrolisi diakutaneoak, teknika miosfaszialak eta eskuzko drainatze linfatikoak eskaintzen dira besteak beste. Nahiko zerbitzu osoa eskaintzen dugu. 

Gainera, gimnasioa ere martxan dugunez, bertan talde txikietan teknika ezberdinak egiteko aukera ere ematen da; pilatesa, hipopresioak etabar. Bertan emandakoak, gorputza indartzeko teknikak dira hain zuzen. Gure filosofiarekin bat eginez, elikaduraz gain, kirola ere oso garrantzitsua dela uste baitugu. 

Lizentziak eta gida-baimena eskuratzeko proba psikoteknikoak egiten dituzue ere. Hutsunea betetzera zatozte Aiztondo aldera?

Aiztondo bailaran ez dago horrelako zerbitzurik, hori dela eta, zerbitzu honekin gertutasuna, erraztasuna eta azkartasuna eskaini nahi ditugu. Tramite guztiak eta pausu guztiak Amasa-Villabonan egiteko aukera eman nahi dugu, Donostiara mugitu gabe. 

Zuen eskaintzak Osakin.net web-gunean aurki daitezke. Azalduko al zeniguke baten bat? 

Oparitu osasuna” eskainiko dugu Gabonetan. Lehen aipatu bezala, prebentzioa guretzat gure filosofiaren zutabe garrantzitsuenetariko bat izanik, aukera honekin, ideia hori bultzatzea da gure helburua. Izan ere, zuretzako berezia den pertsona horri opari eder bat egin nahi diozunean, zer izan daiteke ederrago, osasuna oparitzea baino? 

Zer esango zeniokete Villabonako eta Aiztondoko herritarrei, negozio berria hurbil dutela ikusita?

Zerbitzu berri honekin gertutasuna eskaintzen dugula. Horregatik, hona etor daitezke informazioa jasotzera, edota gure webgune zein sare sozialetatik ere eska diezagukete; kezkarik izanez gero deitu eta momentuan ematen dugu informazio guztia, beraz, gu ezagutzera animatu nahi ditugu inguruko biztanleak.

OSAKIN, ZUEN ZERBITZURA

Lan taldea eskualdeko biztanleen zerbitzura: 

  • Nutrizioa: Alaitz.
  • Fisioterapia: Alvaro eta Endika.
  • Podologia: Laura.
  • Medikua: Joseba.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!