Ezkontzak, bazkariak eta antzeko ekitaldietan agerraldiak izan direla gogoraraz du Sagardui Sailburuak. Indarrean dauden neurriak betearazteko erregua egin du berriro.
Eta orain zer? Aderazi du Sagarduik. Hauek proposamenak:
- Tresna juridikoak sortzea eskatuko diote Espainiako Gobernuari.
- Maskararen erabilera kanpoan derrigorrezkoa izatea.
- COVID-19 Ziurtagiria eskatzea ostalaritza eta ekitaldietan.
- Txertoaren hirugarren dosia ahalbidetzea.
- Txerto pediatrikoa onartzen denean, txerto hori ahalbidetzea.
EAEn ekitaldiak antolatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuei:
- Pilaketak saihesteko neurriak hartzea.
- Neurriak bete eta betearazteko neurriak hartzea.
Osasun larrialdi egoera berriro martxan jartzeko aukera:
- UCI-ZIUtako okupazioa 50 lagunetik gorakoa denean.
Pandemiaren bilakaera
Astelehenero eta ostegunero ematen dituzte datuak, ez besterik. Gaur Sagarduik datu bakan batzuk eman ditu, egoeraren okertzea indartzeko. Intzidentzia Euskadin ia bikoiztu egin da, aste batetik bestera. Azaroaren 16an 181ekoa zen eta azaroaren 23an 321ekoa da. Ospitaleratzeei dagokionez, aurreko astean 114 lagun zeuden ingresatuta eta orain 176 dira.