Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte, Euskal meteorologia agentziak elurra iragarri du 700 metrotik behera eta, ondorioz, A-15 errepidea erabat itxiko da, bi norabideetan, Gipuzkoako zatian, Andoaingo lotunetik Berastegiko lotunera bitarte.
???? ????️????ADI! Elurra dela eta, A-15 errepidea, Berastegi eta Andoain artean ITXITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) November 27, 2021
Desbideraketak:
???? GI-2130
???? N-1, A-1
ℹ️ ☎️ 011https://t.co/fAGI8ed2RK
???? https://t.co/2sve7cmv5L#Trafikoa #Elurra
“Errepidea ez da moztuko elurra hasten den arte", aurreratu zuen Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Errepideko langileak eta trafikoa arautuko duten Ertzainek erabakiko dute, lekuan bertan, A-15 autobidea noiz itxi. Eta zabaltzerako orduan ere berdin jokatuko dugu: elurra egiteari uzten dionean, lanean daudenek erabakiko dute noiz dagoen errepidea modu seguruan irekitzeko moduan”. Zirkulazioa Berastegi eta Tolosa arteko errepidetik bideratuko da.