Azken egunetako euriteek harri handien erorketa eta luizia eragin dute Txapelatik gertu; zehazki, bost eta sei kilometroen artean. Bidea, oraingoz, moztuta dago eta zinta zuri gorriekin inguratuta. Bidea garbitu arte, autoak ezingo dira bertatik pasa.