Osasun larrialdi egoera martxan jarriko du Eusko Jaurlaritzak

Aiurri 2021ko aza. 30a, 12:39

Auzitegi Gorenaren azken erabakiaren zain badaude ere, Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak larrialdi egoera martxan jartzeko iragarpena egin du, eta beste neurri gehiago hartzeko asmoa agertu du.

Besteak beste, Espainiako lurraldekako bilkuran musukoa kanpoan nahitaezkoa izatea eskatuko dute. Horretarako Erret dekretua aldatu beharko litzateke.

“Egoerak txarrera egiten du, ez goaz ondo”, adierazi du beste aste batez Sagardui sailburuak. Goranzko joerak ez du etenik, eta horretarako daude datuak. Dagoeneko 229 lagun daude ospitaleetan eta 49 lagun daude UCI-ZIUtan. Aztokoan 60 lagun ospitaleratu zituzten. Atzokoan, gainera, 1274 kasu positibo berri agertu ziren eta 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 509koa da.

Osasun larrialdi egoerarekin murrizketak har daitezke ostalaritzako ordutegiei dagokionez edota ekitaldietako aforoei dagokionez

Euskadin indarrean dauden neurriak gogora ekarri ditu: jende pilaketak saihestea, barnealdean aireztatzea egitea, eskuak maiz garbitzea, musukoa egoki erabiltzea barnealdean eta kanpoaldean.

Udalei mezua

Ezin badira prebentzio neurriak bermatu, ekitaldia eten edo atzeratu egin beharko litzatekeela adierazi du. Barne eta kanpo ekitaldiei dagokionez, gainera, neurriak sendotu behar dituztela gogorarazi die Sagardui sailburuak.

Prozedura aldatu du Hezkuntza Sailak

Aurrerantzean baheketak egiten direnean Anbulatoriotik ikastetxera deituko dute, eta hauek zuzenean familiak ohartaraziko dituzte. Hartara, familiak zuzenean anbulatoriora joan beharko du ikasleak txistu bidezko PCR proba egin dezan. Azkarragoa izango dela gogorarazi du Bildarratz sailburuak, ikasleek ez baitute aztarnariaren deiaren zain egon beharko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!