Covid19 | Datuak egunez egun

Sagardui, Udal erakundeei: "Ekitaldietan prebentzio-neurriak hartzen badira, hauek indartu egin behar dira"

Aiurri 2021ko abe. 1a, 07:22

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aktibatzea erabaki duela jakinarazi zuen, atzokoan. Neurri sorta berria ezarr bitarte, indarrean daudenak gogora ekarri zituen. Eta bereziki gogoan izan zituen Udal erakundeak. Neurriak areagotzeko eskaera atzo bertan egin zien.

Sailburuak gogorarazi zuen neurri batzuk indarrean daudela:

  • Aglomerazioak edo pilaketak saihestea.
    Barruko espazioak aireztatzea.
    Eskuak maiz garbitzea.
    Maskara zuzen eta etengabe erabiltzea barnealdeetan eta kanpoko espazioetan.

Udal erakundeei ohartarazpen zuzena:

  • "Prebentzio-neurriak betetzea ezin izango dela bermatu aurreikusten badute, jarduera eten edo atzeratu beharko dute".
  • "Eta ekitaldietan prebentzio-neurriak hartzen badira, hauek indartu egin behar dira".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!