Egunean Behin 2024

"Iñaki" urnietarra, Egunean Behin lehiaketako bederatzigarren irabazlea

Aiurri 2021ko abe. 1a, 19:52

"Iñaki" erabiltzailea izan da azken asteko zozketan irabazlea, azaroaren 22tik 28ko partidei dagokiona. "Aiurri" taldean jokatzen ari diren ehunka kideen artean zozketa egin eta gero, bera izan da irabazlea. 

Gogoan izan zozketan sartu ahal izateko aste osoko partidak jokatu behar direla. Aurreko asteko irabazleak "Ezkide", "Aimar", "Haizea", "Jon Ander", "Oterber", "Itsaso", "Uria" eta "Kristina" izan ziren. Denek ere Arruti gozotegiko saria eskuratu dute. Zorte on aiurrizaleei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!