Covid19 | Datuak egunez egun

COVID-19 ziurtagiria indarrean jarri dute Euskadin, prebentzio-neurri gehigarriak aztertzen ari diren bitartean

Aiurri 2021ko abe. 4a, 09:14

Auzitegi Gorenak emandako babesarekin, COVID-19 ziurtagiria ezartzen hasi dira. Eta ostalaritzan eta gaueko aisialdian bezala beste hainbat eremuetan ezarri nahi dutela iragarri dute. LABIren Batzorde Teknikoak zer proposatuko duen aztertu eta erabaki arte, ez da neurri gehigarririk hartu. Oraingoz.

Txertaketa, txertaketa eta txertaketa. Horixe da egun Eusko Jaurlaritzak gizarteari zabaldu nahi dion mezua. Auzitegi Gorenak emandako babesarekin ziurtagiria eskatzen hasi dira Euskadin, eta Urkullu lehendakariak eskaera hori eremu askora eraman nahi du: “Balioesten ari gara Covid ziurtagiriaren derrigortasuna espazio itxietan egiten diren ekitaldietara zabaltzea, batez ere publikoa zutik dagoenean. Baita ostalaritzako eta jatetxeetako beste esparru batzuetara ere. Era berean, gimnasioetan eta jarduera fisikoa egiten den barruko beste espazio batzuetara ere. Baita aztertzen ari gara ospitaleetan eta zentro soziosanitarioetan egiten diren bisitetan eskatzea ere”.

"Gure biztanleen % 90ak covid pasaporte hori izan dezake telefonoan bi botoi sakatuta. Mundu guztia txertatuta dagoenez, zer zentzu du? "

Fernando Simon, Osasun Ministerioko Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendaria

 

Prebentzio neurriei dagokionez, oinarrizkoei eustea da asmoa: distantzia soziala, higienea eta musukoaren erabilera.

Abenduko zubia igaroko da, eta intzidentzia-tasak goian jarraituko du. Bereziki, Gipuzkoan. LABI martxan jarri da, neurri berriak aztertu eta erabakitzeko. Abenduan zehar hartu beharko lituzkete neurri horiek, baina dagoeneko intzidentzia-tasa handiko Gabonak izango direla aurrikusten da. Ez da iritzi bat, datuek adierazten dutena da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!