Abenduaren 13an txertaketa planarekin hastea espero du Osasun Publikoko Batzordeak. Hala, Erkidego bakoitzak erabakiko du nola, noiz eta zein arau ezarriko dituen martxan jartzeko.
Zehaztu dute, haurrei ez zaiela 12 urtetik gorako biztanleen dosi bera emango, hau da, hiru aldiz kantitate gutxiagoko txerto dosia jasoko dute (30 mikrogramo beharrean 10).
Horrez gain, abenduak 13an 3.3 milioi dosi iritsiko dira Espainiara eta hark kudeatuko du logistika guztia. Honekin guztiarekin, sareetan erreakzioak askotarikoak izaten ari dira, non, aurka edo ados ez daudenak gailentzen diren.
Sagardui Sailburuaren adierazpenak
Gaurko agerraldian gai honi buruz mintzatu da. Euskadin logistika antolatzen ari direla azaldu du, eta zehaztu du, dosiak Euskadira iristeari buruzko xehetasun gehiago jakin bezain laster, Osasun Sailak informazioa emango duela zitazio-prozesuari buruz eta txertaketa-lekuei buruz.