Covid19 | Datuak egunez egun

Txistu bidezko antigeno proben eskasia

Aiurri 2021ko abe. 9a, 10:16

Gaur goizean Andoaingo eta Urnietako farmazietan galdetuz gero, erantzuna berbera da: txistu bidezko antigeno probak agortu dira.

Haurren artean intzidentzia-tasa nabarmen igo da eta horren aurrean txistu bidezko antigeno probak egiteko eskaera biderkatu egin da. Haurrentzat bereziki aproposa da  sistema hori, sudurretik egiten dena desatsegina baitzaio askori.

Txistu bidezko PCR proba baheketak egiten direnean

Eskola mailako baheketak egiten direnean Anbulatoriotik ikastetxera deituko dute, eta hauek zuzenean familiak ohartaraziko dituzte. Hartara, familiak zuzenean anbulatoriora joan beharko du ikasleak proba egin dezan. Prozedura aldaketa horrek beste berrikuntza bat ekarriko du: Ikasleei txistu bidezko PCR proba egingo zaiela. Haur askorentzat batere atsegina ez den sudur bidezko proba egitea saihestuko da, modu horretan. Horrela jokatuta azkartasunean irabaziko dela adierazi zuen Bildarratz Hezkuntza Sailburuak, ikasleek ez baitute aztarnariaren deiaren zain egon beharko.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!