Loatzo musika eskolako emanaldiak bertan behera geratu dira

Aiurri 2021ko abe. 14a, 10:03

Loatzo musika eskolak gabonetako emanaldiak eman behar zituen eskualdeko hainbat herrietan, baina, tamalez, bertan behera geratu dira. Koronabirusa dela eta ikasle asko eta asko konfinatuta daude eta guztien ongizateari begira hartutako erabakia izan dela aipatu dute antolatzaileek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!